Proiektu honek kode irekiko itzulpen (erdi)automatikoko sistema sortzea proposatu nahi du gaztelania/euskara hizkuntza parearentzat. Administrazio testuetan espezializatuko litzateke administrazioen eta enpresen itzulpenetan zehaztasun gehiago lortzeko, eta beren itzulpen eremuko beharrei erantzuteko.
Helburua itzulpen automatikoko sistema kode irekian eraikitzea izango litzateke, hainbat hizkuntzatara eta eremu linguistikoetara egokitzeko moduan. Moldagarritasun hori frogatzeko Itzultzaile automatikoaren bertsio bat garatuko da, eta bertsio hori arlo zehatz batean espezializatuko da: administrazio testuen eta Aldizkari Ofizialen (Lan Hitzarmenak) itzulpena.
Proiektu horrek Etortek Hizking21 proiektuan sortutako hainbat emaitza garrantzitsu ere jasotzen ditu. Azken horretan Elhuyarrek eta EHUko Ixa taldeak parte hartu zuten, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak diruz lagundutako proiektua Gaitek programaren barruan, 2006-2007 urteetan.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789
Diseinua: Blanco