Baliabideak eta tresnak
Opentrad
Elhuyar Fundazioa OpenTrad kontsortzioko partaidea da, Estatuko hizkuntza ofizialen arteko itzultzaile automatikoa kode irekian garatu duena, hain zuzen ere.
OpenTrad sistemaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:
- Kode irekian oinarritutako itzultzaile automatikoa da OpenTrad, Estatuko hizkuntza ofizial guztietarako eskuragarri: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara.
- Gaztelania-galegoa hizkuntza-bikoterako bi norabidetan eskuragarri dagoen itzultzaile automatiko bakarra da. %95,2ko kalitatearekin itzultzen du aipatu hizkuntza-bikotea.
- Gaztelan-katalana hizkuntza bikotean kalitatea %96,2koa da..
- Gaztelania-euskara hizkuntza-bikoterako eskuragarri dagoen itzultzaile automatiko bakarra.
- Kode irekian garatutako sistema da.
- Sistema hau etengabeko hobekuntza-prozesuan dago, izan ere OpenTrad kontsortzioko partaideak I+B+b proiektuetan lankidetzan dihardute, itzultzaile automatikoa hobetu eta beste hainbat hizkuntza-bikoteetara zabaltzeko asmoarekin: gaztelania-frantsesa; gaztelania-portugesa eta gaztelania-ingelesa.
Helbide hauetan duzue erabilgarri: