Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

I+G unitatea

Ikerketa estrategikoa

Hizking21 proiektua 

Proiektuaren xehetasunak

Hizking21 proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Infoingeniaritza Linguistikoa interes estrategikoko ikerketa-lerro izendatu zuen, eta Etortek programaren bidez lagundu zuen. Hizking21en bost partzuer bildu ziren:

  • Elhuyar Fundazioa
  • Euskal Herriko Unibertsitateko IXA eta Aholab taldeak
  • Vicomtech elkartea
  • Robotiker Fundazioa.
  • Laguntzaile moduan, Eleka S.L. enpresak ere jardun zuen proiektu honetan, IXAren eta Ehuyarren artean sortua.
Helburu nagusiak

Helburu nagusia gaitasun linguistikodun sistemen garapenean sakontzea izan zen, gailu ezberdinetan integratzeko erabiliko diren sistemen garapenean. Euskararentzako gaitasun linguistikoa bereziki landu da xede zehatz batekin: EAE-ko eragile ezberdinei (eragile zientifiko teknologikoak, enpresariak eta sozialak) ezagutza, tresneria linguistikoa eta pertsona-makina interfaze berritzaileak eskaintzea, teknologia hauek beraien beharretara egokitzeko aukera emanaz.

Proiektu honen helburu nagusia ingeniaritza linguistikoaren teknologien inguruan Euskal Herrian dauden aditu-talde ezberdinei "Euskal Bikaintasun Sare" baten sorreran laguntzea izan dada, informazioaren gizartearen garapenerako teknologia aurreratuak sor ditzaten. Honela, E.A.E.-ak ingeniaritza linguistikorako teknologiak garatzeko beharrezkoa den azpiegitura lortuko du, espezialistaz eta baliabideez osatuta egongo dena.

Azken urteotan, informazioaren gizartearen informaziorako eta komunikaziorako teknologiak izugarrizko aldaketak jasaten ari dira. Teknologia hauen garrantziak ez ditu esparru teknologiko, enpresari eta ekonomikoa soilik baldintzatzen ("ekonomia berria" deritzona sortzen), biztanleriaren ehuneko handi baten eguneroko lana eta ohizko hizkera ere baldintzatzen ditu.

Herri-administrazioengan ere badute erasanik; hala nola biztanleriarekiko harremanak bizkortuz, interes handiko edukien hartu-emanak dinamizatuz, eta gizarte, osasun edota azpiegitura esparruei dagozkien zerbitzu publikoen eskaintza hobetuz.

Zehaztutako ikerketa-ildoak:
  • Hizkuntza komunikabide egokiena. Hizkuntza pertsonen arteko komunikazio modu naturala denez, pertsonek elkar komunikatzeko duten baliabide eraginkorrena da. Beraz, bizitzako arlo guztietan behar-beharrezkoa da. Alabaina, egun hizkuntzen erabilerak muga batzuk topatzen ditu, gizakien arteko komunikazio zuzenerako erabiltzen baitira soilik,eta ez sistema, zerbitzu zein aplikazio ezberdinen elkarrekintzan. Pertsonen artean ere, erabilera hizkuntza berbera erabiltzen duten taldeetara mugatzen da eta beraz, hizkuntza komunikaziorako oztopo bihur daiteke. Informazioaren Gizartearekin batera doan Globalizazioa gainera hedadura zabala ez duten hizkuntzentzat mehatxu izan daiteke, adibidez euskararen kasuan.
  • Informazio eta komunikazio teknologien (IKT-en) eta hizkuntz teknologien eguneroko erabilera sustatu. IKT-ek biztanleriaren bizi kalitatean benetako hobekuntzan eragin dezaten, ezinbestekoa da beraien erabilera sustatzea, bai etxeko mailan eta maila pertsonalean.
  • Multimedia eduki linguistikoen kudeaketa aurreratua. Hizkuntz Ingeniaritza eta Ingeniaritza linguistikoa eduki gero eta konplexuagoen kudeaketa beharrari erantzuteko sortu ziren, eta sistemekiko harreman naturala ahalbidetzeko hizkuntz ezberdinek sor ditzaketen hesiak botaz. Horrela, bakoitzak bere hizkuntza erabili ahalko du egoera guztietan, Informazioaren Gizartearen tresna behar-beharrezko bilakatuz.
  • Hizkuntz teknologiak gainontzeko IKT-etara egokitu eta integratzea. Ingeniaritza linguistikoa hizkuntzen gaineko ezagutza hizkuntzen alor guztietako sistema informatikoen garapenean erabiltzean datza, giza hizkuntzen forma guztiak ezagutu, ulertu, interpretatu eta sortzeko.
Proiektuaren iraupnena
  • 2002/01/01 - 2005/06/30
Informazio gehiago:
Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar Ikaslearen Hiztegia
25,65€Erosi
Elhuyar Sinonimoen Kutxa. Sinonimo eta antonimoen hiztegia (3. edizioa)
Elhuyar Sinonimoen Kutxa. Sinonimo eta antonimoen hiztegia (3. edizioa)
19,00€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara