Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

I+G unitatea

Corpus-baliabideak

Corpusak azken urteotan hizkuntza-baliabide gisa hartu duen garrantzia inork gutxik uka lezake gaur egun. Corpusa hizkuntza aztertzeko ezinbesteko baliabidea da, hainbat alorretan erabiltzen dena: lexikografian, sintaxian, semantikan, diskurtsoaren analisian... Adibidez, gaur egun, mundu zabalean egiten diren lexikografia-lanetan hutsik egin gabe aipatzen den hitza corpus da.

Dela hiztegigintzaren osagarri, dela hiztegia bera egiteko lehengai eta abiapuntu, corpusa hiztegigilearen tresna eta euskarri ezinbestekotzat jotzen da gero eta maizago, hainbesteraino, non corpusean oinarritua edo, gutxienez, corpusaren laguntzaz taxutua ez den hiztegiari nekez aitortzen baitzaio zehaztasuna, zorroztasuna, fidagarritasuna eta, oro har, kalitatea.

Esan gabe doa, corpusak ez dira lexikografian soilik erabiltzen, diziplina oso bat da corpus-hizkuntzalaritza. Corpusek datu linguistikoak jasotzen dituzte eta baliozko lanabesak dira hizkuntzaren erabilera erreala aztertu nahi bada. Urte askoan, horrelako azterketa enpirikoak egitea hizkuntzalaritzaren korronte nagusitik kanpo egon bada ere, azken urteotan gero eta tresna estimatuagoak dira, ez noski gramatika sortzailearen alternatiba edo aurkari gisa, beste ikuspegi baten eta ebidentzien ekarle gisa baizik. Gainera, corpusetan bildutako datu-kopuru handien bidez, hizkuntza-teknologien alorreko behar eta eginkizun batzuei beste era batera erantzuteko modua egoten da (prozedura estatistikoetan oinarritutako desanbiguazio-teknikak, itzulpen-memoriak, etab.).

Informazio gehiago:

 

 

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Enpresa Kudeaketa Aurreratua. Hiztegia
9,50€Erosi
Munduko hegaztien izendegia
Munduko hegaztien izendegia
5,70€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara