Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

I+G unitatea

Ikerketa estrategikoa

BerbaTek hiru urterako (2009-2011) ikerketa estrategikoko proiektu bat da, eta Elhuyar Fundazioak, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeek eta Vicomtech eta Robotiker teknologia-zentroek osatzen dute proiektu hori gauzatzeko partzuergoa. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailek finantzatzen dute BerbaTek proiektuaren aurrekontuaren zati bat.

BerbaTek proiektuaren helburu nagusia da hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea, itzulpenaren, irakaskuntzaren eta edukien sektoreek osatzen duten hizkuntzen industriaren sektore ekonomikoaren euskarri teknologiko izateko, industria horrek teknologia aurreratuak behar baititu eskura ingurune globalizatu, interkonektatu eta eleaniztun honetan lehiakor izateko.

Teknologia horietako ikerketaz gain, beste helburu hauek ditu BerbaTek-ek:

  • Beste urrats handi bat egitea hizkuntzen industria sendotzeko, emaitzak eta gailuak benetako merkatu-eszenatokietan (etxea, elektronika eta industria) txertatuz produktuen merkaturatzea bideragarria izan dadin.
  • Proiektuaren emaitzak abiapuntu hartuta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzea, eta lehendik daudenak sendotzea.
  • Jakintza eta masa kritiko kualifikatua sortzea ildo estrategiko honetako I+G+Baren etorkizunari era autonomoan aurre egin ahal izateko.Horretarako, prestakuntza-ikastaroak, graduondoko masterrak, mintegi espezializatuak eta doktorego-ikastaroak antolatuko dira hizkuntza-teknologiaren alorrean.

Informazio guztia, BerbaTek-en webgunean dago.

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar hiztegia. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
44,65€Erosi
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
42,75€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara