Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko.
Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina.
Elhuyar Fundazioak 2010-2012 urteetarako norabidea finkatu du egin duen gogoeta estrategikoan. 2009ko ekainetik irailera bitartean, Elhuyarreko hainbat lankideren parte-hartzeaz lagunduta, datozen hiru urteetarako erroka nagusiak definitu ditugu. Ziurgabetasunak ziurgabetasun, zientzia gizarteratzea eta euskara garatzen pauso berriak eta tinkoak egiten jarraitu nahi dugu, Elhuyarrek 1972. urtetik egin izan duen bezala.
Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizartearekin bat eginez, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea, berrikuntza ardatz izanik. Hori dugu xede.
Plan estrategikoaren arabera, Elhuyar Fundazioaren kulturaren gakoak hauek dira:
Hau da Elhuyar Fundazioaren patronatuaren osaera:
