Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2010/08/31
Munduko eta Euskalerriko Atlas berria, jada kalean
Elhuyar Fundazioak Munduko eta Euskal Herriko Atlasa (berritua eta osatua) argitaratu berri du. Mundu osoko, kontinente bakoitzeko, Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko mapak aurkituko dituzu obra honetan. Mapez gain, beste zenbait datu eta taula ere badituzu: unibertsoa, eguzki-sistema, plaka tektonikoak, munduko klima, munduko industriagune garrantzitsuak, Europako hizkuntzak, munduko populazioari buruzko datuak, hiriak, ekonomia-mapak…
2010/08/26
"Magnetismoa eta makina elektriko estatikoak" Batxilergorako liburua, kalean da jada
Elhuyar Fundazioak Jose Jabier Errasti Iriondok idatzi duen "Magnetismoa eta makina elektriko estatikoak liburua argitaratu berri du. Zientziak eta Teknika modalitateko Batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzendutako liburua da hau, zehazki Elektroteknia eta Industria Teknologia II ikasgaietarako prestatutako materiala. Elhuyar Fundazioak jada deskatalogatua duen Elektroteknia liburuaren lekua hartu du liburu honek. Elektroteknia eta Industria Teknologia II ikasgaiek izandako moldaketei egokitzea du xede liburuak. Magnetismoa eta makina estatikoak ardatz hartuta, hiru gai jorratzen ditu: magnetismoa, indukzio elektromagnetikoa eta transformadoreak. Ariketa eta praktika ugari ez ezik, CD bat ere badu liburuak, gaiak Power Point formatuan dituela. Bideo batzuk ere txertatu ditugu, teoriari azalpen bisuala emateko.


Ikusi gehiago
2010/07/21
2009. urteko txostena. Urte hunkigarria bezain ahaztezina

Elhuyarrek gizartearekin bat dihardu lanean, gogoz eta ilusioz gainera. Egunero, guztion artean ametsak gauzatzen ditugu eta guztion artean Elhuyar errealitate bihurtzen dugu. Ikusi 2009. urtean Elhuyarren gauzatutako ametsak.


Ikusi gehiago
2010/07/16
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago jada http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean. 2009ko urrian argitaratu zen liburu eta CD-ROM formatuetan zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena, eta orain on line ere kontsultatu daiteke. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren Interneteko bertsioan, liburuan eta CD-ROMean bezala, 23.000 kontzepturen definizioaz gainera, dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate jasotzen ditu. Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorretako informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: zientzia zehatzak, materiaren eta energiaren zientziak, Lurraren zientziak, biziaren eta osasunaren zientziak, teknologia eta gai orokorrak.
Ikusi gehiago
2010/06/23
Elhuyar Fundazioak Windows 7 sistema eragilea lokalizatu du
Aurkeztu berri den Windows 7 sistema eragilea euskarara itzuli du Elhuyar Fundazioak Microsoft enpresarentzat. Nobedadea da Windows sistema eragile berriaren beste hizkuntza batzuetako argitalpena eta euskarazko lokalizazioa aldi berean egin direla; horrela, erabiltzaile euskaldunak sistema eragile berria zuzenean euskaraz probatzeko aukera izango dute, euskaraz argitaratu arte itxaron beharrik gabe. Nahi duenak hemen deskargatu dezake.

Elhuyar Fundazioan lan ugari egin ditugu software eta webguneen lokalizazioan, eta euskarara lokalizatutako erreferentziazko software gehienen lokalizazioetan zuzenean parte hartu dugu. Hementxe dituzu software-lokalizazioan egin ditugun proiektu garrantzitsuenak.

Ikusi gehiago
2010/05/03
Parte hartu ON Zientzia bideo-lehiaketan!

Gaur jarri da martxan Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa: ON Zientzia, DIPC-ren 10. urteurreneko ospakizunen barruan.


Bideo-lehiaketa honetan edonork har dezake parte. Gehienez 5 minutuko bideoak onartuko dira, hiru hizkuntza hauetako edozeinetan: euskara, gaztelania edo ingelesa. Bideoen gaia, zientzia eta teknologiaren munduaren barruan, librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologia, esperimentuak…


Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik. Epearen amaieran, epaimahaiak hiru bideo onenak hautatuko ditu, eta 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko sariak banatuko.


Izen-ematea eta informazio guztia: www.onzientzia.tv webgunean.



Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Ia denaren historia labur bat
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Armix max mix
ON zientzia
Itzulterm

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara